KONTRATATZEKO BARNE ARAUDIA

Urduliz Urbanismo Sozietatea S.A. enpresak arlo publikoan hartzen du parte eta herri administrazioen desberdina den botere adjudikatzaile bat da, betiere Arlo Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 3.1 d) eta 3.3 b) artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Arlo Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen 175. artikuluak, erregulazio harmonizatuari lotuta ez dauden kontratuen adjudikazioari buruzkoak, sozietate publikoen kontratazioak bete beharreko printzipioak ezartzen ditu, bai kontrataziorako barne jarraibideak onesteko betebeharra ere; jarraibideok Urduliz Urbanismo Sozietatea S.A.k onetsi, kontratugilearen profilean argitara eman eta egin beharreko kontratuetan parte hartzeko asmoa duten pertsona fisiko edo juridiko guztien esku jarri behar ditu.

Hori dela bide, jarraibide honek betetzen du gorago aipatutako legezko xedapenak ezarritakoa. Jarraibidearen xedea da Urduliz Urbanismo Sozietatea S.A.k jarraitu beharreko prozedurak finkatzea, kontratista aukeratzeko eta erregulazio harmonizatuari lotzen ez zaizkion kontratuak adjudikatzeko, hau da, Arlo Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen 13. artikulutik 17. artikulura arteko ezarpenetan mugatutakoez bestaldeko kontratuak esleitzeko.

Arestian aipatutako araua betez, jarraibideok kontratuak adjudikatzeko prozeduretan parte hartzeko interesa duten guztien esku jarriko dira; horretarako, Interneten emango dira argitara, Urduliz Urbanismo Sozietatea S.A.ren web gunean.

KONTRATATZEKO BARNE ARAUDIA (PDF - 82KB)